Eguazten goizeko 11:15ak aldean sartuko da 23. Korrika, Harro Herri leloa aldarrikatuz, Soraluzen; Eibartik etorriko da eta Elgoibarrera joango da gero.Sei kilometro inguruko ibilbidea egingo du 23. Korrikak Soraluzeko kaleetan zehar, eta herriko 21 eragilek eroango dute lekukoa eskuz esku.
Ibilbidea aldatu da
Errabal kaleko luiziaren ondorioz, ibilbidea aldatu egin du Korrika Batzordeak, eta azkenean Santa Ana kaletik sartuko da erdigunera, Errabal kaletik beharrean.
Hauxe izango da Korrikak herriko kaleetan zehar egingo duen ibilbidea:
- Mendiola industrialdea
- Estaziño kalea
- Santa Ana kalea
- Kalebarren
- Gabolats kalea
- Mendiola industrialdea
Korrika Txikia, barixakuan
Ludotekak eta Gaztelekuak antolatuta, barixakuan, arratsaldeko 17:45ean egingo dute gaztetxoenek Korrika Txikia. Hauxe izango da Korrika Txikiaren ibilbidea:
- Santa Ana kalea
- Kalebarren
- Gabolats kalea
- Iturburu pasealekua
- Zubi Nagusia
- Plaza Berria
Lasterketaren ostean tailerrak izango dira Plaza Zaharrean: mural margoketa, aurpegi margoketa, txapak...
Petoak eta Baionarako autobusa
Korrikako petoak eta banderolak Iratxo goxodendan salgai daude 6 eta 5 euroren truke, hurrenez hurren.
Baionara, Korrikaren amaierako festara joateko autobusa egongo da domekan, martxoaren 24an, 9:15etan Zubi Nagusitik. Aurrez apuntatu beharra dago 688746634 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.