Euskal Aratosteetako argazkiak erakusketa-gelan, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Gaurtik martxoaren 23ra bitarte, otsailaren 9an herrian ospatu ziren Euskal Aratosteetako argazkiak ikasugai izango dira erakusketa-gelan.

Urtero moduan, Euskal Aratosteen herri proiektuak jarraipena izango du otsailaren 9ko ospakizuneko argazki-erakusketarekin. Aste honetan zehar izango da ikusgai Kontrargi argazki taldearekin batera antolatutako erakusketa ondorengo ordutegian:

Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00

Zapatuan: 12:00 - 13:30

Herriko hainbat argazkilarik egindako hirurogehi argazkik osatzen dute erakusketa; hain zuzen ere, Maite Garmendia, Lorea de Castro, Fernan Oregi eta Juan Fernándezek egindako dantza-jaialdiaren kronika grafikoa da. Kaleko jaiaren argazkiez gain, gelaz gela ateratako argazkiak ere ikusgai izango dira. 

Gainera, bisitariek aukera izango dute argazkien kopia digitalak eskatzeko.

Interesa duen oro gonbidatuta dago erakusketara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.