Euskarazko Irakurle Taldearen saio irekia gaur, Patxi Zubizarretarekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mar. 18a, 10:35

Euskarazko Irakurle Taldearen saio irekia egingo da gaur arratsaldean, martxoak 18, udal liburutegian Patxi Zubizarretaren "Loak ezkutatzen duena" liburua mintzagai idazlearekin berarekin.

Euskarazko Irakurle Taldeak saio irekia egingo du gaur arratsaldean, udal liburutegian, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarraren "Loak ezkutatzen duena" eleberria hizpide hartuta. Zubizarreta bera izango da saioan hizlari, eta Nerea Loiolak gidatuko du tertulia.

Irakurle Taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.

Euskarazko Irakurle Taldea

Bi hilean behin izaten dute hitzordua irakurle taldeko kideek, aurrez irakurritako liburu baten bueltan eta Nerea Loiola idazle debarrak dinamizatuta. Ikasturteko bost saio izaten dira, eta interesa duen edonork eman dezake izena udal liburutegian. Gainera, bost saio horietatik bitan idazlea gonbidatzen da tertuliara, eta horiek herritar guztiei irekiak izaten dira.