2018az geroztik dago martxan bakarka eta isiltasunean ikasteko Ikasgela Baltegieta kalea, 18-behean (HHI-EPA). Ordura arteko ikasteko toki bakarrak, liburutegiak, ikasleen ordutegi eta isiltasun beharrak asetzen ez zituela ikusita, espazio berria egokitu zen 18 urtetik gorako ikasleentzat: wifi konexioa, gailu elektronikoak konektatzeko entxufedun 24 ikas-toki eta urteko 365 egunetan zabalik, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara.
Aldaketak
Zenbait herritarren eskaerak aintzat hartuz, Udalak zerbitzua zabaltzea erabaki du urtean zehar 18 urte beteko dituzten herritarregana iris dadin: urtean zehar 18 urte beteko dituzten herritarrek urtarrilaren 1etik aurrera erabili ahal izango dute Ikasgela, 18 urte betetzera itxaron gabe, alegia.
Erabiltzaile-txartela, liburutegian
Ikasgela erabiltzeko interesik izanez gero, Udal Liburutegian eskaera-orria bete eta erabiltzaile-txartela eskatu behar da. Txartelarekin batera 5 euroko fidantza ordaindu behar da; behin Ikasgela erabiltzeari utzi, eta txartela bueltatzean itzuliko zaizkio erabiltzaileari 5 euroak.