Korrika Batzordeak eta Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailek elkarlanean, bakarrizketa feminista eta umoretsua antolatu dute Beatriz Egizabalen eskutik: "Magma Mia". Bertan, Egizabalek patriarkatuak egunerokotasunean gure gorputzetan duen eragina aztertzen du, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik.
Martxoaren 16an da hitzordua, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan Herri Antzokian.
Sarreren salmenta
Sarrerak Iratxon egongo dira salgai aurrez, 5 euroren truke; egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira lehiatilan, prezio berean.