Aisialdi eskaintza zabala ludotekan eta gaztelekuan udaberriko oporretarako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mar. 11a, 12:17

Ekintza aukera zabala eskainiko dute, aurten ere, Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo udaberri edo Aste Santuko oporretarako.

Urtero moduan, Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte atarian ditugun oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, herrian bertan egingo diren ekintzekin zein herritik kanpora egingo diren txangoekin: Izotz jauregia eta Natura Eskola, besteak beste.

Gainera, zerbitzuaren ohiko erabiltzaile ez direnek ere izena eman ahal izango dute opor sasoiko ekintzetan.

Izen-ematea

Izena emateko epea martxoaren 15a artekoa izango da Ludotekak antolatutako ekintzetarako; martxoaren 18ra arte luzatuko da, ostera, Gaztelekuko ekintzei dagokiona. Izen-emate orria bertan, Ludotekan zein Gaztelekuan, entregatu beharko da.

Izen-ematea online egin nahi duenak, ondorengo loturan egin dezake:  https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak eta ordainketa kontu korronte honetan egin beharko du: ES45 3035 0004 90 0040015550.

Matrikula ordaintzeko dauden hobarien gaineko informazioa udaletxean jaso daiteke.

Egitaraua

Hauexek dira Udal Ludotekak eta Gaztelekuak opor egunetarako antolatu dituzten ekintzak eta prezioak:

Aste Santua

Martxoak 25, astelehena. Irteera Alluitz Natura Eskolara, 4-5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etatik 14:00etara, estaziñotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 11 euro / Ez erabiltzaileak 13 euro.

Martxoak 26, martitzena. Irteera Allutz Nagura Eskolara, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 11 euro / Ez erabiltzaileak 13 euro.

Martxoak 26, martitzena. Irteera Hontza Extremera, LH5-LH6ko ikasleentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 15 euro / Ez erabiltzaileak 17 euro.

Martxoak 26, martitzena. Irteera Hontza Extremera, DBHko ikasleentzat. Arratsaldeko 15:30etik 19:30era, estaziñotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 15 euro / Ez erabiltzaileak 17 euro.

Martxoak 27, eguaztena. Txuri Urdin izotz jauregira, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, estaziñotik.

Prezioa: Erabiltzaileak 10 euro / Ez erabiltzaileak 12 euro.

Pazko Astea

Apirilak 3, eguaztena. Esperimentuak eta eskulanak ludotekan, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

Apirilak 4, eguena. Esperimentuak eta eskulanak ludotekan, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

Apirilak 4, eguena. Mural margoketa, LH5-LH6 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, gaztelekuan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.

Apirilak 4, eguena. Mural margoketa, DBHko ikasleentzat. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, gaztelekuan.

Prezioa: Doan

Apirilak 5, barixakua. Esperimentuak eta eskulanak ludotekan, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 11:00etatik 13:00etara, ludotekan.

Prezioa: Erabiltzaileak doan / Ez erabiltzaileak 2 euro.