Martitzenetik aurrera, martxoaren 5etik 22ra bitarte, Soraluzeko udalak inkesta egingo du herritarren etxebizitza egoera eta premiak gertutik ezagutzeko. Aztiker soziologia ikergunea arduratuko da telefono bidezko inkestak eta datuen azterketa egiteaz.
Galdetegia betetzeko pertsonak ausaz aukeratuko dira, eta 10 minutuko iraupena izango du elkarrizketak. Helburua zera da, soraluzetarren gaur egungo errealitatea ezagutzea eta etxebeizitzaren inguruan dituzten beharrak eta kezkak detektatzea.
Inkesta anonimoa izango da, eta baliagarria izango da Udalarentzat hurrengo urteetara begirako etxebizitza-politika eraginkorra diseinatzeko.