Azaroaren 11n ospatu zen Gaztañerre Azokaren XXVII. edizioa bukatuta, beronen balorazioa egitea nahi du Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak.
Hori horrela, bilera antolatu du biharko, eguena, otsailak 29, 19:00ean, udaletxeko pleno aretoan.
Ondo eta gaizki egindakoei errepasoa egite du xede bilerak, azokaren hurrengo edizioari begira zer hobetu litekeen aztertzearekin batera.
Udalak dei berezia egin nahi die azokan parte hartu zuten baserritarrei zein gainerako eragileei, baita interesa izan lezaketen gainontzeko herritarrei ere, bilerara etorri eta balorazio prozesuari beraien ekarpena egin diezaioten.
Eguna: otsailak 29, eguena.
Ordua: 19:00
Tokia: Udaletxeko pleno aretoa