Azken urteetan egiten duten moduan, Zuhaitz Eguna antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia fundazioak, aurten, Korrika kulturalaren parte-hartze bereziarekin.
Martxoaren 3an, goizeko 9:00etatik aurrera egingo da aurtengo edizioa, Urkia Zelain, San Andres auzoan.
Izen-ematea, otsailaren 28ra arte
Landaketan parte hartu nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali beharko da eguaztena baino lehen soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@lurgaia.org helbideetako batera izen-abizenak, adina eta herria adieraziz; mezuaren gaian martxoak 3 Soraluze jarri behar da.
Arropa egokia eta antolaketa
Antolakuntzak parte-hartzaileei eskatzen die mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa eta euritako arropa eramateko. Halaber, ura eramatea ere gomendatzen dute; eskularruak eta lanerako tresnak antolakuntzak ipiniko ditu, eta landaketekin bukatu ostean, hamaiketakoa ere eskainiko du parte-hartzaileentzako.
Bazkal ordurako etxera itzuliko dira parte-hartzaileak.
Animatu eta parte hartu!