Martxan da Aisa ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko ots. 24a, 19:52

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, etorkinentzako 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa hasi dute 9 pertsonak.

Eguaztenean, otsailaren 21ean hasi zuen Argentina, Maroko, Pakistan eta Kolonbiako jatorria duen etorkin talde batek oinarrizko euskara ikastaroa Soraluzeko AEKn. 

Etorkinak euskararekin harremanetan jartzea du xede ikastaroak; horrela, oinarri-oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte: agurrak, zenbakiak...

60 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 21etik ekainaren 19ra bitarte, astean 4 orduz jardungo dute euskara ikasten: astelehen eta eguaztenetan 9:30etik 11:30era. 

Ikastaroa arrakastaz gainditzen duten ikasleek "Aisa" ziurtagiria jasoko dute, AEKren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.