Soraluzeko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun Batzordearen ekimenez sortutako proiektuak dagoeneko badaramatza zenbait hilabete urratsak ematen. Izan ere, herriko emakume talde batek gidatuta, Jabetze Eskola eraikitzeko prozesua martxan da eta zerbitzu, tailer eta formakuntzen bitartez emakumea ahalduntzea du helburu nagusi.
Hitzaldia, lehengo astean
Proiektuaren jardunaren lekuko izan zen, esaterako, lehengo astean, otsailaren 6an, Josune Muñoz Skolastika taldeko formatzaileak eskainitako "Maitasun erromantikoa desmuntatzen" hitzaldia.
Hurrengo saioa
Proiektuaren nondik norakoak eta funtzionamendua erabaki, eta era berean, aurtengo ikasturteko egitaraua osatzeko hurrengo bilera datorren martitzenean, otsaialren 20an, izango da arratsaldeko 18:00ean, Kalebarren 8an.
Norbaitek beharko balu, zaintza-zerbitzua egongo da. Horretarako, deitu: 943 75 30 43 telefono zenbakira edo idatzi udala@soraluze.eus mezu bat helbidera.
Bilera elebitan izango da.
Berdintasun eta Aniztasun Batzordeak Soraluzeko emakumeak animatu nahi ditu aipatutako bileran parte har dezaten.