Ostiralean hasi eta datorren asteko asteartera arte ospatuko dira Soraluzeko Aratosteak.
Jaiak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira, ostiralean; larunbatean mozorro-lehiaketa egingo da eta, asteartean, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, "Joselu Anayak" eta "Lisker" taldeen kontzertuekin eta "Latuna Bando" (Eibar-Soraluze) eta "Deiadar" (Errenteria) txarangen kalejirekin.
Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:
OTSAILAK 9, OSTIRALA
EUSKAL ARATOSTEAK
- Haurren kalejira eta dantzak, 15:15, ikastetxetik Zubi Nagusira.
 - Txokolate-jana, 16:30, Kontzejupean.
 - "Latuna Bando" txaranga, herrigunean.
 - Dantza herrikoiak kalez-kale, 18:30, herrigunean.
 
OTSAILAK 10, LARUNBATA
ARATOSTE ZAPATUA (MOZORRO LEHIAKETA)
"Soraluzeko Olinpiadak"
- Photocall-aren irekiera, 13:00 h, Kontzejupean. Lehiaketaren oinarriak HEMEN.
 - "Deiadar" txaranga, 13:00 h, herrigunean.
 - Dantzaldia, "Joselu Anayak" taldearekin, 18:00 h, karpan.
 
OTSAILAK 13, ASTEARTEA
ARATOSTE MARTITZENA
- Dantza-erakustaldia, 17:00 h, kiroldegian.
 - Gaitero eta buruhandiak, 17:45 h, herrigunean.
 - Dantzaldia "Lisker" taldearekin, 18:15 h, karpan.
 - Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00 h, karpan.
 
