"Alan giza antena" filma proiektatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

"Alan giza antena" pelikula ikusi ahal izango da gaur, domeka, Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan.

Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Alan giza antena" pelikula ikusi ahal izango da, igande honetan, urtarrilak 14, arratsaldeko 5etan.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-10 urte arteko haurrei dago zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.

6 urtez beherako haurrek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta 2 eurokoa gainontzekontzat.

Pelikula

Izenburua: "Alan giza antena".

Zuzendaria: Amelie Naesby.

Herrialdea: Dinamarka.

Urtea: 2022.

Iraupena: 85 minutu.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.