Haurrei zuzendautako dantza edo koreografia erakustaldia antolatu du Udaleko Kultura Batzordeak aratoste jaietako martitzenerako.
Erakustaldia otsailaren 13an egingo da, asteartea, arratsaldeko 5etan, kiroldegiko pilotalekuan.
Nork eta nola har dezake parte?
- Aratosteetako dantza edo koreografia erakustaldian lehen hezkuntzako ikasleek hartu ahal izango dute parte.
- Parte hartzaileek taldeka eman beharko dute izena, gelaka zein mailaka; talde bakoitzak nahi adina kide izan ditzake.
- Taldearen lana baloratzeko orduan mozorroa eta interpretazioa hartuko dira kontuan.
Nola eman behar da izena?
- Parte hartzaileek ikastetxean egin behar dute izen-ematea, tutorearen bitartez, antolatzaileek prestatutako inprimakiak beteta.
- Parte hartzaileek beraien musika USB batean eraman behar dute udaletxera, taldearen izena adieraztearekin batera, otsailaren 9a baino lehen.
Sariak
- Parte hartzen duten talde guztiek 50 euroko txartel bana jasoko dute, dieta modura.
- Haur guztiek opari jasoko dute.
Guraso bolondresak
Aurreko urteetan moduan, antolatzaileen nahia da guraso bolondresak arduratzea haurrei antolaketa-lanetan laguntzeaz (abestia aukeratu, dantzak entsegatu, mozorroak prestatu...).
Hori horrela, antolaketa-lanetan aritzeko prest leudekeen gurasoek ondorengo loturan eman dezakete izena:
https://forms.gle/e8n8VPyPT7bU6HgQ8
Erakustaldiaren nondik-norakoez zehaztasun gehiago emate aldera, gurasoentzako bilera egingo da urtarrilaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.