Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko azaroaren 21a

Depedro abeslariak irekiko du ostiral honetan azaroaren 22tik 26ra Errabal Kutur Elkarteak antolatu duen Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioko kontzertu-sorta.

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du bosgarrenez Errabal Kultur Elkarteak hurrengo egunetarako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Asteazkenetik igandera, bluesaren bueltako hainbat jarduera antolatu dira: musika emanaldiak, liburu aurkezpenak eta dokumentalak.

Haurrentzako zaintza-zerbitzua da aurtengo berritasunetako bat. Kontzertuek irauten duten bitartean, ikusleek seme-alabak bertan uzteko aukera izango dute, hezitzaile-talde baten zaintzapean.

Aurtengo zikloaren programazioa ondorengoa da:

AZAROAK 22, asteazkena.

LIBURU AURKEZPENA

Rory Gallager-Jon Gurrutxaga

19.30ean, Herri Antzokian.

Sarrera: Doan

AZAROAK 23, osteguna.

DOKUMENTALA

AMY (La chica detrás del nombre).

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrea: Doan.

AZAROAK 24, ostirala.

MUSIKA KONTZERTUA

Depedro

20.00etan, Herri Antzokian.

Sarrerak: Agortuta

AZAROAK 25, larunbata.

MUSIKA KONTZERTUA

Musika Eskolako konboak

13:00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: Doan.

MUSIKA KONTZERTUA

Gisele Jackson & The Shu Shu Organ Trio

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 10 euro.

AZAROAK 26, igandea.

MUSIKA KONTZERTUA

Amythology. Amy Winehouseren tributoa

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.