"Armagintza Soraluzen" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko aza. 14a, 09:06

Félix Arizaga injeniari soraluzetarrak "Armagintza Soraluzen" izenburuko bere azken liburua aurkeztuko du ostegun honetan, azaroak 16, 18.30ean, udalak Kalebarren 8-n duen lokalean.

"Armagintza Soraluzen. Soraluze hiribilduko gerrarako arma zurien eta suzko arma eramangarrien lantegia sortu zeneko 450. urteurrenean" da Félix Arizagak (Soraluze, 1950) idatzi duen azken liburuaren izenburua.

Bertan, XVI. mendean hasi eta XX. mendera arte iraun zuen herriko armagintza industriaren errepaso zehatza egiten du egileak, Erret Fabrikaren sorrerarekin hasi eta Sociedad Anónima de Plaencia de las Armas (SAPA)-ren desargertzearekin amaituz.

Liburua ostegun honetan aurkeztuko da, arratsaldeko 6:30ean, Kalebarren 8-ko lokalean.

Egilea

Félix Arizaga Arrasate Soraluzen jaio zen, 1950ean. Injeniaritza teknikoa ikasi ondoren, komertzial lanetan jardun zuen, Soraluce S. Coop. enpresako zuzendari komertzial eta esportazio salementa-buru moduan, besteak beste. 2019. urtean, aipatu enpresako beste hiru bazkiderekin batera, Etorkizunak jatorri bat du liburua idatzi zuen, enpresaren bilakaera, teknologia eta produktuaren berri emanez. Armagintzako zaletasuna bi aldetik datorkio: soraluzetarra izatetik eta Eusebio aitita eta Martin aita armaginak izan zirelako.