Brigadarako peoi-lurperatzaile poltsa sortzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko aza. 13a, 15:01

Obra eta Zerbitzuen Brigadarako peoi-lurperatzaile poltsa sortzeko deialdia egin du Soraluzeko Udalak; eskaerak aurkezteko epea azaroaren 11tik 20ra artekoa da, biak barne.

Soraluzeko alkateak, 2023ko urriaren 27ko ebazpenaren bidez, Obra eta Zerbitzuen Brigadarako peoi-lurperatzaile poltsa sortzeko deialdia egin du.

Deialdi honen xedea ondorengo hau da: oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako peoi-lurperatzaileen lanpoltsa berria osatzea hutsune ezberdinak hornitzeko.

Lan-jarduna urtero Udalak zehazten duena izango da eta, edozein dela ere, horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan.

Oposizioa gainditzen duten izangai guztiek lan-poltsa bat osatuko dute eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak.

Lanpostuaren eginkizunak

Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek dira:

1. Arduradunarekin egunez egun harremanak izan lanak banatzeko eta hauen nondik norakoak zehazteko.

2. Hilerriko zerbitzua: gorputzak lurperatze eta hobitik ateratzea; hilobiak ireki eta itxi; kanposantuko garbiketa eta mantentze lanak egitea.

3. Hiri-altzarietako elementuak (eserlekuak, paperontziak...) eta bide-seinaleztapeneko elementuak kokatu, mantendu eta konponketa-lanak burutu.

4. Erabiltzen den makinaria, erreminta eta neurri laguntzaileen mantentze-lanak burutu eta banatu.

5. Era guztietako pintaketa-lanak burutu, bide publikoetako elementuetan nahiz eraikin publikoetan.

6. Taulatuak muntatu, jai, kultura eta beste departamendutako azpiegiturak jar tzeko laguntza eman (mahaiak, aulkiak, tarimak...).

7. Gune berdeen mantentzea.

8. Bere lanpostuaren kategoriarekin bat datorren eta esleitzen zaion beste edozein betebehar.

Hautagaien betebeharrak

Onartua izateko eta, horrela izanez gero, prozesuan parte hartzeko, eskariak aurkezteko epea itxi aurretik honako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek:

a)    Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europear Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorako mendekoak.

b)    16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta ez gainditzea nahitaezko jubilaziorako gehienezko adina.

c)    Eskola graduatua, LH1 edo baliokideren bateko titulua edukitzea edo bera lortzeko eskubideak ordaindurik edukitzea. Atzerriko titulazioei dagokienez, titulua homologatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

d)    Gidabaimena: B.

e)    Disziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea eta enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabetzea edo gabetze berezi irmoa ez izatea.

Europako Batasuneko partaide diren beste Estatuetakoek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan administrazio publikoan sartzeko inolako diziplinazko zigorrik edo gaitzespen penalik.

f)    Lanpostuari dagozkion zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; baldintza hau egiaztatu egin beharko da dagokionean mediku-azterketa bat eginez.

g)    Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea. Hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

h)    2. Hizkuntza eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak frogatzen dituen agiria. Ezagupen hori frogatzeko eskaerarekin batera apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan adierazten den gaitasun ziurtagiriren bat aurkeztu beharko du. Hizkuntza-eskakizunik gabeko izangaiak ere onartuko dira oposaketaldia egin ahal izateko eta, bere kasuan, hau gaindituz gero, B poltsan geratuko dira.

Eskabideak

Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Eredua Soraluze Udal Erregistroan emango da, eta deialdiaren OINARRIetan  aurki daiteke.

Prozesuan parte hartzeko eskabideak Soraluzeko alkate-udalburuari bidali behar zaizkio, eta ondoko baldintza hauek bete behar dira atzera ez botatzeko:

a)    Deialdian eskatutako baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituztela adierazi behar dute aurkezten direnek, betiere eskabideak aurkezteko epea amai tzen den egunari dagozkiola.

b)    Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauen kopia arruntak erantsi behar dituzte:

— Nortasun-agiria edo Europako Batasuneko beste Estatuetako partaideen kasuan nortasuna eta nazionalitatea egiaztatu duen agiriaren kopia.

— Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren agiriaren kopia.

— Gidabaimena: B.

— Eskatutako hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko tituluen edota egiaztagiriaren kopia (bere kasuan).

Eskabideak, behar bezala beteta, Soraluzeko Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, azaroaren 20a arte.