Gaztañerre 2023

Gaztañerre azokaren aurtengo edizioa, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko aza. 6a, 17:00

Azoka Erregetxean.

Larunbat honetan, azaroak 11, XXVII. Gaztañerre Azoka  ospatuko da Soraluzen; goizeko 10etan hasi eta iluntzera arteko egitarau betea prestatu dute antolatzaileek.

Datorren azaroaren 11n, larunbata, Soraluzeko Udalak eta DEBEMEN elkarteak antolatuta XXVII.GAZTAÑERRE AZOKA ospatuko da Soraluzen.

Urtero egin ohi den bezala Erregetxen baserrietako abereak eta produktuak egongo dira erakusgai eta salgai goizeko 10etatik eguerdiko 2ak arte. Horrez gain artisauek ere beren lanak erakutsi eta salduko dituzte.

Baserrietan ekoizten diren produktuekin etorriko direnak (barazkiak, frutak, gazta, ogia…)  honakoak izango dira: Arizaga, Itsasoegi eta Lezarri. Bestalde Egotza Baserriko Nagore Martin-ek ahuntz gazta salgai izango du eta “Lizagasar Sagartokixa” sagarretik ekoizturiko produktuak saltzen egongo da (sagardoa, sagar zukua, ozpina, marmelada, sagar purea, sagardo patarra …)

Baita ere Soraluzeko artisauek material desberdinak erabiliz (zumitza, larrua, egurra, oihala...) egiten duten artisautza ikusi eta erosi ahal izango da.  Besteak beste Edurne Garate, Amaia Amor, Arrate Lizarralde, Charo Fernández, Nuria Muro, Kristina Albisua, Saadia Nasir, Antxon Fresnedo, Lorea Calles, Julen Mendikute, Mayara Zarobe, Andoni González

Juan Kruz Arizagak aintzinako aroztegiko tresnen erakusketa bat ere egingo du.

San Andres auzoko baserritarrek txerri sahieski erre pintxoak, txorixo egosia eta hirugiharra salgai jarriko dituzte. Baita ere Soraluzeko baserrietan egiten den sagardo lehiaketa antolatu dute. Guztira 5 baserrik parte hartuko dute:  Argarate, San Martzial, Barrenetxe, Ozuma eta Argarateburu baserria.

Erregetxeko orubean bertan Soraluzeko baserrietan hazitako ganadu desberdinak ikusi ahal izango dira (Pirenaikak, Limusinak, Suizak, Angus Hereford, Mendietako Asturiarrak…), astoak, zaldiak, ardiak ... eta honako baserrietatik datoz: Ozuma-Gain, Obe, Ezozi, Iraola Etxeberri, Barrenetxe, Iraolabeitia, Iriarte Gain, Legarda Aldea eta Itsasoegi.

Jarraian Soraluzeko baserrietan bizi diren aiton-amona nagusienei opariak banatuko zaizkie. Aurtengo omenduak honakoak dira:

  • Felix Telleria Oregui. Aguirre baserria. Txurruka auzoa.
  • M. Soledad Ariznabarreta Oregui. Obe baserria. San Andres auzoa.

Aurtengo anaiarteko bazkaria, datorren azaroaren 18an ospatuko da eta Soraluzeko Armendia  Jatetxean izango da.

Egitaraua

Honakoa da egun horretarako osatutako programazioa:

10:00 Azokaren irekiera: barazkiak, artisauak, abereak. Txistulari eta trikitilarien kalejira.

11:00 Pintxoak eta sagardo lehiaketa.

11:30 Musika Eskolako Trikitilarien kalejira.

13:00 Ekitaldia (Dantza saioa eta omenaldia).

13:30 Galtzagorri txaranga kalez-kale.

15:00 Herri bazkaria.

19:00 Erromeria "Bide batez" taldearekin.

23:00 Erromeria "Fan&Go" taldearekin.

Gaztañerre kulturala

Azoka egunaren aurretik eta ostean ere hainbat kultur ekintza antolatu dira:

Azaroak 9

Bertso poteoa. Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi.

Arratsaldeko 7etan, Kontzejupetik.

Azaroak 10

Musika emanaldia. "Belar Hostoak".

Iluntzeko 8etan, Herri Antzokian

Azaroak 10 eta 18

Talo tailerra, Gaztelekuan.

Azaroak 6,7,10

Txorimalo tailerra, Ludotekan.

Azaroak 13-17

Txorimalo erakusketa, kulturguneko atarian.