Azken urteetako ohiturari jarraituz, Soraluzeko Udalak 100 euroko erosketa-bonoak banatuko ditu hurrengo egunetan egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herriko familien artean, 100 euro familia-unitate bakoitzeko.
Laguntza-bono hauek familien oinarrizko beharrei erantzutea dute helburu moduan eta herriko denda eta saltokietan erabili ahal izango dira.
ONURADURAK
Bonoek bi onuradun mota izango dituzte: gaur egun udalaren dirulagutzaren bat jasotzen dutenak eta, dirulaguntzarik jaso ez arren, errenta-maila baxua dutenak.
Dirulaguntzen onuradun direnek zuzenean jasoko dituzte bonoak. Eskaera egin behar dute, baina datu ekonomikoak aurkeztu beharrik gabe:
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak.
- Gizarte-larrialdietarako laguntzaren onuradunak.
- Elikagaien Bankuaren Programaren onuradunak.
Honako pertsona hauek, aldiz, datu ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte udalean, eta laguntza jasoko dute baldintza ekonomikoak betetzen badituzte:
- Pentsiodunak.
- Diru sarrera txikiak dituzten langileak.
- Langabetuak.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK
1.- Udalerrian erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den egunean.
2.- Eskatzailaren sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egotea.
Familia unitatearen kideak |
Errenta muga |
1 |
15.400 |
2 |
20.160 |
3 |
22.624 |
4 |
25.521 |
5 |
28.855 |
6 |
32.689 |
7 |
37.096 |
8 |
42.166 |
+1 |
+7.150 |
AUZKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Eskabidea beteta eta sinatuta.
- NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
- Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak: diru-sarrerak gizarte-zerbitzuen zerrendekin egiaztatuko dira.
- Langabezian dauden pertsonak: INEMen ziurtagiria, 2022an jasotako diru-sarrerei buruzkoa.
- Langileak: 2022ko errenta aitorpena aurkeztea.
- Pentsiodunak: 2022ko pentsioaren ziurtagiria aurkeztea.
- Caritasengandik jasoz gero: 2022an jasotako diru-sarreren ziurtagiria.
INPRIMAKIAK BILTZEA ETA DOKUMENTAZIOA EMATEA
Azaroaren 2tik 17ra, 09:00etatik 13:00etara, Gizarte Zerbitzuen Bulegoan.
TIKETAK ENTREGATZEA
Eskaera egiten den egunetik (gizarte-laguntzaren baten onuradun izanez gero) edo eskaera onartzen denetik (pentsiodunak, langileak edo langabetuak) abenduaren 1a arte, 9etatik 13etara, Gizarte Zerbitzuen Bulegoan.
OHAR GARRANTZITSUA
Eskaerak aurrekontu erabilgarria agortu arte (15.000 €), onartuko dira.
INFORMAZIOA
Edozein zalantza argitzeko 943750056 eta 943750054 telefonoetara deitu daiteke, edota mezu elektroniko bat bidali gizarte@soraluze.eus helbidera edota Gizarte Zerbitzuetara gerturatu.
Oinarriak HEMEN kontsulta daitezke