"Herrixak Hezi" Hezkuntza Proiektuaren barruan, haurren sortzailetasuna sustatzeko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak.
Erabiltzaileen sormen gaitasuna eta berezko jakin-mina bultzatzea, zailtasunak erronkak bihurtzen ikastea eta bizitzako arlo guztietan sortzailea, ekintzailea eta kritikoa izateko tresnak eskuratzea dute helburu moduan tailer hauek.
Sormenaz gainera, beste hainbat balio ere landuko dituzte ikasleek; hala nola: euskal kulturaren transmisioa, euskara oinarri duten arnasguneen sorrera eta haurren autoestimua.
Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.
Izen-ematea urriaren 13ra arte dago zabalik.
Inskripzioak udal webgunean, https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak loturan, edota harrera-bulegoan egin daitezke.
Aurten, berritasun moduan, eta izena emateko aukera haur gehiagok izan dezaten, matrikula ordaintzen laguntzeko hobariak egongo dira. Hauei buruzko informazioa udaletxean eskatu daiteke.
Hiru dira ikasturte honetarako aukeratu diren ikastaroak.
Gorputz adierazpenera hurbilduz Zirko Tailerra, Hitzaren adierazpenari lotuta Bertsolaritza eta eskuekin barneko emozioak adieraziz arte plastikoaren bitartez Arte plastikoen tailerra.
ZIRKOA
Norentzat: LH1etik LH6ra bitarteko haurrak (6-12 urte).
Noiz: Asteartea, 17:00-18:00 eta 18:00-19:00 (Beteta dago).
Prezioa: Hilean 20 euro.
BERTSOLARITZA
Norentzat LH4 eta LH6ko haurrak (9-12 urte).
Noiz: Osteguna, 13:15-14:15
Prrezioa: Hilean 10 euro.
ARTE PLASTIKOAK (Marrazketa, pintura, buztingintza...)
Norentzat: LH1etaik LH6ra bitarteko haurrak (6-12 urte).
Noiz: Astelehena 18:00-19:30, Asteartea 17:30-19:00 eta Osteguna 17:30-19:00.
Prezioa: Hilean 25 euro.