Udal brigadarako bi peoi kontratzeko lan-deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko eka. 1a, 10:02

Udalak bi peoi kontratatuko ditu, 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek ekainaren 1a eta 12a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera-bulegoan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, hiri-altzari eta parkeen mantenuaz, hilerriko ehorzketez eta antzeko lanez arduratzeko.

Kontratazioa bi hilabetekoa eta lanaldi osokoa izango da.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (A1/AISA maila eskatuko da), 55 urtetik gorakoei izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.
  • Halaber, baloratu egingo da eraikuntzako peoi moduan lan egin izana eta B motako gida-baimena izatea.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek LANBIDEk Elgoibarren duen bulegoan edota udaletxeko Harrera Bulegoan eman dezakete izena ekainaren 1etik ekainaren 12ra arte, biak barne.  

Eskaera-orriaren batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Euskara-maila frogatzen duen agiria.
  • LANBIDEn inskribatuta eta langabezian egondako egunen ziurtagiria.
  • Eraikuntzako peoi moduan lan egin izaren ziurtagiria.
  • "B" motako gida-baimena.

AUKERATZEKO ERABILIKO DEN PUNTUAKETA

  • Eraikuntza-peoi lanetan ziurtatutako esperientzia: 10 puntu.
  • Langabezian emandako denbora: 5 puntu.
  • "B" motako gida-baimenaren jabe izatea: 5 puntu.

BESTE ZEHAZTASUN BATZUK 

  • Puntuaketan berdinketak egon ezkero, "familia-kargen maila" parametroa erabiliko da.
  • 55 urte baino gehiago dutenei, ez zaie eskatuko euskara gutxieneko ezagutza edukitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.