Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 26a, 12:18

Arane Udal Kiroldegiak Cross Training-a ezagutzera emateko hainbat saio antolatu ditu; intentsitate altuko ariketa kardibaskularrak eta indarrekoak lantzen dituen jarduera da.

Udaleko Kirol Departamentuak Cross trainning-a edo entrenamendu gurutzatua ezagutzeko ate irekien saioak antolatu ditu.

Saioak maiatzaren 29 eta 31n eta ekainaren 5 eta 7an izango dira, arratsaldeko 7etan.

Saioen helburua Cross training-a herritarren artean ezagutzera ematea da eta, interesik balego, irailetik aurrera modalitate hau kiroldegiko ohiko ikastaroen kartara gehitzea.

Cross Training-a intentsitate altuko ariketak lantzen dituen jarduera bat da, bai indarrekoak baita kardiobaskularrak ere, eta bere helburu nagusia egoera fisikoa hobetzea da, ariketa ezberdinen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.