Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak dirulaguntza deialdia egin du Gipuzkoako Lurralde Historikoan 5.000 biztanletik beherako udalerrietako udal estalkietan, tokiko energia komunitateen bidez eta partekatutako autokontsumo-erregimenean, eguzki instalazio fotovoltaikoak ezartzeko.
Udala aurkeztu egin da aipatutako deialdira eta eguzki-panelak ipintzeko ondorengo eraikinen estalkiak proposatu ditu, panelok instalatzeko estalkirik egokienak zeintzuk izango liratekeen aztertu ondoren:
- Ezozia futbol zelaiko armailen estalkia.
- Frontoiko saskibaloi kantxako estalkia.
- Frontoi kaleko 5. zenbakiko eraikinaren estalkia
- San Andres baserri-auzoko pilotalekuko estalkia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 274.728,08 euroko dirulaguntza emango dio Udalari.
Egitasmoa Soraluzeko Udala energia berriztagarrien eta energia-efizientziaren alde egiten ari den apustuaren baitan kokatzen da.
Dirulaguntza honi esker, Udalak, herritarrekin elkarlanean, tokiko energia komunitateak sortuko ditu. Eguzki panelen bitartez sortzen den energia herrian bertan kontsumituz, komunitateko kide direnei elektrizitatearen fakturaren kostua murrizteko helburuarekin.