Alde zaharreko hainbat eraikinen irisgarritasun azterketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 24a, 12:26

Alde zaharreko 12 etxebizitza eraikinen irisgarritasun-azterketa egin du Udalak Projecta Contract SPC enpresaren eskutik, bertan igogailuak jartzea bideragarria den ikusteko.

Soraluzeko alde zaharreko hainbat eraikinen gaineko irisgarritasun-azterketa egin du Projekta Contract SCP hiri-aholkularitzako enpresak, Udaleko Hirigintza Departamentuaren enkarguz.

Azterketa honen helburua da, irizpide objektiboak erabiliz, eta, aginte-taula bat ezarriz, Soraluzeko alde zaharreko hainbat eraikinetan igogailuak jartzeko eskaerei erantzun justifikatua ematea.

Aztertu diren etxebizitza-eraikinak ondorengoak dira:

  • Santa Ana kaleko 3., 7., 9., 11. eta 13. zenbakiak.
  • Kalebarren kaleko 1., 3., 5., 7., 9. eta 11. zenbakiak.
  • Etxaburueta kaleko 1. zenbakia.

Projekta Contract SCP hiri-aholkularitzako Patxi Galarraga Aiestaran arkitektoak egin du azterlana, 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean.

Txostena HEMEN kontsulta daiteke.

Soraluzeko Udaleko Hirigintzako Departamentuak  9.922 eurotako inbertsioa burutu du lan hauek egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.