"Aitor y el sabio Fidel" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 22a, 11:43

A. Rivero idazle soraluzetarrak "Aitor y el sabio Fidel" liburua aurkeztuko du bihar, asteartea, arratsaldeko 7etan, Tolarekua aretoan; Circulo Rojo argitaletxeak argitaratu du liburua.

A. Rivero Soraluzeko idazleak "Aitor y el sabio Fidel" liburua argitaratu du duela hilabete batzuk, Circulo Rojo argitaletxearekin.

"Aitor y el sabio Fidel" idazleak argitaratu duen lehendabiziko liburua da, nahiz eta nerabe zenetik idazten duen. "Nerabe bat nintzela hasi nintzen poemak idazten. Zerbait bururatzen zitzaidan bakoitzean, edozein orritan apuntatzen nuen koaderno batera pasatzeko. Familia osatu nuenean, alde batera utzi nuen, baina seme-alabak koskortu ahala, inspirazio-txinparta etorri zitzaidan berriro eta ordenagailuko txoko batean gordetzen nituen istorioak egiten hasi nintzen".

Bereziki haur zein nerabeei zuzendutako lana da (9-16 urte), nahiz eta irakurle orok irakurtzeko modukoa ere baden.

Aurkezpena bihar izango da, astearteaarratsaldeko 7etan, kiroldegko Tolarekua Aretoan.

Aurkezpenera hurbiltzen diren herritarrek liburua doan jasotzeko aukera izango dute.

Sinopsia

En un pequeño lugar del norte, bajo la Cata y Lorenzo, vive un viejo árbol llamado Fidel. Su salud ya no le permite moverse como él quisera y elige a un joven llamado Aitor, conocido como el cervatillo. Aitor empieza ilusionado su labor, pero cuando llega la hora de estar entre los humanos le invade un temor, al no querer estar en tierras movedizas. (...)