Urtero moduan, Ezozia, San Andres, Errekaldeko eta Mendiola industrialdeko gune berdeetako garbiketa lanei ekingo die Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta landa garapeneko departamentuak.
Lanak garai honetan egiten dira urtero, aipatutako guneak udako denboraldirako txukun eta erabilgarri egon daitezen.
Gune hauek urtean zehar txukun mantentze aldera, Udalak Lemon Lorezaintza enpresarekin adostu du urteko lanen plangintza.
Hauek izango dira egingo diren garbiketa lanak eta ondorengo kostua izango dute, hurrenez, hurren:
San Andres auzoko parkea
Garbiketa-lanak hiru hilabetetik behin (urtaro bakoitzean) egingo dira. Aurrera eramango diren lanen artean belar eremu guztiak ebakiko dira, ermita eta elkarte bueltak barne. Garbiketa berezia egingo da uztaileko jaiak baino lehen. Lanak hauek 2.000 euroko kostua izango dute + Bez-a.
Ezozia auzoko parkea
Urtaro bakoitzean garbiketa bat egitea aurreikusten da ermita inguruak eta eremuan dauden zuhaixka eta zuhaitzak barne. Garbiketa berezia egingo da ekaineko jaiak baino lehen. Lan hauek 2.200 euroko kostua izango dute + BEZ-a
Mendiola industrialdeko Ezponda
Uztailaren bueltan, aurreko urteetan bezala, ezpondetako sasiak eta sastrakak kendu eta zaborrak jasoko dira. Lan hauek 676 euroko kostua izango dute + BEZ-a.
Errekaldeko ezponda
Uda sasoian burutuko dira Errekaldeko ezpondako garbiketa eta mantenu lanak. Lan hauek 496 euroko kostua izango dute + Bez-a.