"Birakaos" dantza-ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 17a, 13:53

Dantza garaikideko udal-tailerreko ikasleek "BiraKaos!" ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 2an Arane udal kiroldegian; ikuskizunerako sarrerak gaurtik aurrera eskuratu daitezke.

Ekainaren 2an, ostirala, ikasturte amaierako ikuskizuna eskainiko du Biraka dantza-eskolak kiroldegian.

"Birakaos" izeneko ikuskizunean 120 dantzari inguruk jardungo du, 62 Soraluzekoak eta gainontzekoak Eibar eta Elgoibarrekoak.

Saiorako sarrerak gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira (agortu arte) kiroldegian bertan, 2 euroan.

Ikuskizuna iluntzeko 10etan hasiko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.