Gabolatseko zubia ibilgailuentzako itxita ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 16a, 12:57

Ostegun honetan Gabolatseko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako 08:00etatik 18:00ak bitartean, SAPA birgaitzeko lanengatik; ibilgailuen trafikoak aldaketak jasango ditu.
 

SAPA birgaitzeko obrak direla eta, Gabolats-eko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako maiatzaren 18an, osteguna, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 6ak arte.

Zubia ixteak ondorengo aldaketak eragingo ditu ibilgailuen trafikoari dagokionean:

  • Baltegieta kaleko 22., 24. eta 26. zenbakidun eraikinetara eta 14.,16. eta 18. zenbakietako garajeetara autoz joateko sarrerak eta irteerak Cañones-etik  egingo dira. 
  • Ibilgailuen joan-etorria arintze aldera, Gabolats-28ko eta Zubi Nagusiko bolardoak jaitsita egongo dira.

Oinezkoek zubia zeharkatu ahal izango dute, horretarako egokitutako pasabidea erabiliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.