Izen-ematea

Gipuzkoako Erroten Eguneko bisita gidatuak datorren asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Errotabarri baserria zena Sagar Errekan, gaur egun Gol lantegia dagoen lekuan.

Udalerriko errotak gertutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Gure Deba Ibaia elkarteak Errota-Ondarearen Europako Egunaren harira; maiatzaren 20 eta 21ean egingo dira.

Maiatzeko Errota-Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, herriko errotak gertutik ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu ditu Soraluzeko Gure Deba Ibaia Elkarteak maiatzaren 20 eta 21erako, euskaraz eta gazteleraz, hurrenez-hurren.

Ekimenaren xedea gertuko historia, teknologia, antropologia, etnografia eta mendeetan zehar aldatuz joan den paisaiaren bitartez publiko orokorrari errota-ondarea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzea da.

Bi bisita antolatu dira:

  • Maiatzak 20, larunbata (Euskaraz)
  • Maiatzak 21, igandea (Gazteleraz)

Egitaraua:

  • Aurkezpena (15´).
  • Deba ibaiko errota, burdinola eta zentralak: Igareta, Olabarrena eta Igarate (30´).
  • Sagarrerrekako burdinola, barrena eta errotak: Alzubiaga, Barrena eta Sagarraga. (40´).

(*) Ibilbidearen bigarren zatia egiteko zapata sendoak behar dira eta ibilbidea ez da gomendagarria mugikortasun arazoak dituztenentzat.

Bisitak Arane kiroldegitik abiatuko dira, goizeko 10:00etan

Izen emateko azken eguna maiatzak 18a, osteguna. Ondorengo helbide elektronikoan; Gdi.Soraluze.00@gmail.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.