Udaleko Kultura Batzordeak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak "Txalainak" taldearen kontzertua antolatu dute elkarrekin ostiral honetarako, maiatzak 12.
Txalainak taldea Bilboko Errekalde auzoan jaio zen, duela 10 urte, Juanra, Manolo eta David musikarien eskutik.
Hertzainak talde mitikoaren bertsio akustikoak jotzen ditu taldeak, "Hertzainak taldearen kantak gogoratuz une atsegin bat pasatzeko helburuarekin". Kontzertua arratsaldeko 8etan hasiko da, Gaztetxean. Sarrera librea izango da eta barra zabalduko dute.