Ixabel Agirresarobe eta Mattinen ipuin-kontaketa saioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 8a, 09:52

"Amona Tomaxaren abenturak" izeneko ipuina kontatuko diete Ixabel Agirresarobe eta Mattin marrazkilariak 4 eta 7 urte arteko haurrei; arratsaldeko 6etan, erakusketa-gelan.

Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971) ipuin-kontalariak saioa eskainiko du asteazken honetan, maiatzak 10, Soraluzen.

"Amona Tomaxaren abenturak" izenburuko ipuina kontatuko du, Mattin Martiarena ilustratzailearen laguntzarekin. Ixabelek ipuina kontatzen duen bitartean, Mattinek marrazkiak egingo ditu.

Saioa 4 eta 7 urte arteko haurrei dago bereziki zuzendua.

Kontaketa arratsaldeko 6etan hasiko da, udal erakusketa-gelan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.