Eman zaie hasiera kiroldegi gainean eguzki-plakak instalatzeko lanei

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 5a, 09:10

Aste honetan hasi dira udal kiroldegiko estalkian eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanak; Eulen S.A. enpresak egingo ditu, hilabeteko iraupena izango dute eta 72.736,32 euroko inbertsioa.

Aste honetan eman zaie hasiera Arane udal kiroldegiko estalkian eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzeko lanei.

Guztira 126 eguzki-plaka ipiniko dira, 56 KWP produkzioarekin.

Proiektua aurrera eramateko egin beharreko inbertsioa 72.736,32 eurokoa da eta kopuru horren zati bat, 44.793 euro hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundeak jarriko du,  NextGenerationEU Europar Batasunaren fondoetatik”.

Egitasmoa Soraluzeko Udala energia berriztagarrien eta energia-efizientziaren alde egiten ari den apustuaren baitan kokatzen da, kontutan hartu behar baita kirodedia dela energia kontsumo handiena duen udal eraikina.

Lanak Eulen S.A enpresak burutuko ditu eta hilabeteko iraupena izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.