Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 4a, 09:32

Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak egingo ditu Udalak hurrengo egunetan herritarren mugikortasuna bermatzeko helburuarekin; 10.303,99 eurokoa da inbertsioa.

Herritarrek "Goiko kalea" modura ezagutzen duten Etxaburueta kaleko lehen zatiko bizilagunek, baita bertatik igarotzen diren gainontzeko herritarrek ere, arazoak izaten dituzte gurpildun aulkiekin kaleko joan-etorriak egiteko, zoruaren ezaugarriek - adokina edo galtzada-harria- zaildu egiten dutelako era horretako aulkiekin modu egokian ibiltzea.

Hau horrela, eta bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Udalak leundu egingo du herriko anbulategitik Bolia tabernara arteko zoru-zatia.

Lan hauek Izagirre Igeltsaritza enpresak burutuko ditu eta udalak 10.303,99 euroko inbertsioa burutuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.