Gabolatseko zubia ibilgailuentzako itxita hurrengo astean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko api. 28a, 11:44

Maiatzaren 2tik 5era bitartean itxi egongo da ibilgailuentzako Gabolatseko zubia, SAPA birgaitzeko lanengatik; egun horietan ibilgailuen trafikoak aldaketak jasango ditu.

SAPAko obrak direla eta, Gabolats-eko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako maiatzaren 2tik 5era; astearteko goizeko 08:00etatik ostiraleko arratsaldeko 7ak arte, hain zuzen ere.

Zubia ixteak ondorengo aldaketak eragingo ditu ibilgailuen trafikoari daokionean:

  • Baltegieta kaleko 22., 24. eta 26. zenbakidun eraikinetara eta 14.,16. eta 18. zenbakietako garajeetara autoz joateko sarrerak eta irteerak Cañones-etik  egingo dira. 
  • Ibilgailuen joan-etorria arintze aldera, Gabolats-28ko eta Zubi Nagusiko bolardoak jaitsita egongo dira.

Oinezkoek zubia zeharkatu ahal izango dute, horretarako egokitutako pasabidea erabiliz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.