Maiatzaren hasierarekin batera, Kultur Agenda banatuko du herriko atarteetan Soraluzeko Udalak, Udalak berak zein Udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.
Ekintza ugari antolatu dituzte maiatzareko batzuek zein besteek, pelikulak, erakusketak, lehiaketak, mendi irteerak...
Nabarmentzekoak dira, besteak beste, "Irati" eta "As bestas" pelikulen proiekzioak, haurrentzako ipuin kontaketa ilustratua, "Txalainak" taldearen kontzertua, Kaleko Margo Lehiaketa, Esteban Oroz margolariaren zuzeneko pintura-erakustaldia, "Aitor eta el sabio Fidel" liburuaren aurkezpena...
Hau da antolatutako ekintzen zerrenda:
MAIATZAren 2tik 6ra.
ARGAZKI ERAKUSKETA
“Euskal Kostaldeko Geoparkeko hegaztiak”.
Oliver Pérez eta Imanol Manterola
Astegunak 19-20:30 / Larunbatak 12-13.30.
Udalaren erakusketa-gelan.
Ant.: Kontrargi Argazki Kolektiboa
MAIATZAK 3, asteazkena.
HELDUENTZAKO ZINEA
“Irati” (EH 2022. 108 min.)
Zuz.: Paul Urkijo
Arratsaldeko 7etan, Antzokian.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea
MAIATZAren 5etik 31ra.
PINTURA ERAKUSKETA
Ricardo Azkargorta (Bergara, 1958)
Astelehenetik ostiralera 19:00-20:00h
Inauguruzaioa: Maiatzak 5, 19:00h
Ant.: Oreka Art Gallery
MAIATZAK 7, igandea.
BISITA GIDATUA
Dolmenen Ibilbidea (Euskaraz).
Goizeko 10etan, Karakaten.
Izen-ematea: www.debabarrenaturismo.com
Ant.: Udaleko Ingurumen Batzordea
MAIATZAren 9tik 20ra.
PINTURA ERAKUSKETA
Soraluzeko pintura eskolako ikasleak.
Astegunak 19-20:30 / Larunbatak 12-13.30.
Udalaren erakusketa-gelan.
Ant.: KrabelinPintura Eskola.
MAIATZAK 10, asteazkena.
IPUIN KONTAKETA ILUSTRATUA
“Amona Tomaxaren abenturak”
Arrasaldeko 6etan, erakusketa-gelan.
4-7 urteko haurrentzako gomendatua.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MAIATZAK 12, ostirala.
TXALAINAK TALDEAREN KONTZERTUA
Hertzainak taldearen tributu akustikoa
Arratsaldeko 8etan, Santa Ana kalean.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MAIATZAK 13, larunbata.
BILERA IREKIA
Soraluzeko Jabetze Eskola
Goizeko 10:30ean, Tolarekua Aretoan
Ant.: Udaleko Berdintasun Batzordea.
HELDUENTZAKO ANTZERKIA
“Nire Zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat”
Alain Lersundi
Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Ant.: Udaleko Berdintasun Batzordea
MAIATZAK 17, asteazkena.
ELKARRETARATZEA
LGTBI+fobiaren Aurkako Eguna
Arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian.
Ant.: Udaleko Berdintasun Batzordea.
MAIATZAK 18, osteguna.
MARGOLARITZA TAILERRA (Gazteleraz)
“Nola margotu oleo-kuadro bat 90 minutuan”
Esteban Oroz-en zuzeneko erakustaldia.
Arrasaldeko 6:30ean, Tolarekua aretoan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MAIATZAK 21, igandea.
XXIX. KALEKO MARGO LEHIAKETA
Helduak: 09:00-14:30, Herrigunean.
Haurrak: 11:00-13:00, Plaza Zaharrean.
Sariak arratsaldeko 5:30ean, erakusketa-gelan
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
BISITA GIDATUA
Dolmenen Ibilbidea (Gazteleraz).
Goizeko 10etan, Karakaten.
Izen-ematea: www.debabarrenaturismo.com
Ant.: Udaleko Ingurumen Batzordea
MAIATZAren 22tik 25era.
PINTURA ERAKUSKETA
Kaleko Margo Lehiaketako margo-lanak
Arratsaldeko 7etatik 8:30era, erakusketa-gelan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MAIATZAK 22, astelehena.
EUSKARAZKO IRAKURLEEN KLUBA
Nerea Ibarzabalekin solasean.
Liburua: “Bar Gloria”.
Arratsaldeko 7etan, Enplegu Bulegoan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.
MAIATZAK 23, asteartea.
LIBURU AURKEZPENA
“Aitor y el viejo Fidel”
A. Rivero
Arratsaldeko 7etan, Tolrekua aretoan.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea
MAIATZAK 24, asteazkena.
HELDUENTZAKO ZINEA
“As bestas”. (Espainia, 2022. 137 min.)
Zuz.: Rodrigo Sorogoyen
Arratsaldeko 7etan, Antzokian.
Ant.: Udaleko Kultura Batzordea
MAIATZAK 26, ostirala.
ODOL ATERATZEAK
Arratsaldeko 6:30etik 8:30era, Jubilatuen Elkartean.
Ant.: Odol Emaileen Elkartea.
MAIATZAK 27, larunbata.
ESKOLA KIROLAREN JAIA
Goizean zehar, herrigunean
Ant.: Udaleko Kirol Batzordea.