Jabetze Eskolak sareak eraikitzeko eta gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertu eta zalantzan jartzeko beharrezko tresnak eskaintzeko gunea izatea bilatzen du, beharrezko aldaketak eraginez, jendarte justuagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa lortzeko.
Proiektua modu parte-hartzailean lantzeko helburuarekin bilerak egin dira tokiko hainbat talderekin eta galdetegia bete dute hainbat herritarrek. Orain, prozesuaren azken fasean sartuta, maiatzaren 13an, larunbatean, eguerdiko 10: 30etik 12:30era, bilera irekia egingo da Tolarekua aretoan.
Bileran, orain arte jasotakoa elkarbanatzearekin batera, ahalduntze edo jabetze eskola izango denaren oinarriak zehaztuko dira.
Aipatutako bilera ahalik eta egokien prestatze aldera, 5 minutu inguruko galdetegia betetzera gonbidatu dituzte bertaratzeko asmoa dutenak.