Abiatu dute Haurreskolako matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko api. 20a, 10:06

Maiatzaren 16ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; datorren ikasturtetik aurrera haurreskola-zerbitzua doakoa izango da.

Maiatzaren 16ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; datorren ikasturtetik aurrera haurreskola-zerbitzua doakoa izango da.

Apirilaren 24tik maiatzaren 16ra arte dago zabalik datorren ikasturterako Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea.

Izen-ematea egin nahi dutenek haurreskolan bertan egin dezakete, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik 14etara.

2023/2024 ikasturtetik aurrera haurreskola-zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, familia unitatearen errenta-maila gora-behera.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.