Udalerriko bizilagunen eskaerari erantzunez, Soraluzeko Udalak 12 eta 10 metroko eskudela bikoitza jarri du, hurrenez hurren, frontoirako sarbidea ematen duten Galipot kaleko eskaileretan eta instituturako sarbidea ematen duten Santa Ana kaleko eskaileretan, oinezkoen irisgarritasuna bermatzeko.
Udalerriaren orografia eta Santa Ana kalearen eta frontoiaren artean dagoen aldapa handia kontuan hartuta, eskudel berriek oinezkoen joan etorriak erraztatuko dituzte.
Solberg SL enpresak egin ditu lanak, eta Udalak 2.873,75 euroko inbertsioa burutu du.