Oreka Art galeriak erakusketa berria zabaldu zuen ostiralean, Isabel Lléoren eskultura, margolan eta grabatuekin.
Inaugurazio-ekitaldira bildutako herritarrek artista mallorcarraren ahotik entzun ahal izan zituzten erakusketaren gaineko azalpenak.
Ikusmin handia piztu zuen bere azken lanak, alabastroan egindako "Requiem" eskultura-multzoak, hain zuzen ere.
"Requiem", Isabela Lleóren erakusketa honetan aurkezten den sei eskulturen multzoa da, aurtengo urtarrilean egin zen Albalate del Arzobispoko (Teruel) alabastroa garatzeko zentro integralean (Teruel).
Ariketa klasiko bat da, kuboaren deskonposizioa, eskultoreak hiru dimentsioko oinarrizko forma hori gurutzearen eta trama ortogonalen gainean azken urteetan landu dituen aldakuntzekin erlazionatuz ebazten duena.
Artista beteranoa da Isaella Lléo, laurogeiko hamarkadan Munich eta Hanburgoko arte ederren akademietan hezia eta Veneziako, Australiako, Poloniako, Austriako, Alemaniako edo Suitzako erakusketak egin dituena.
Erakusketa apirilaren 28ra arte bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara.