Astelehen honetan Ogasun Batzordeak egindako bileran 2022. urteko ekitaldi ekonomikoaren emaitza aurkeztu zen.
Bertan adierazi zenez, iazko ekitaldi ekonomikoak soberakin nabarmena utzi du udal altxortegian, arrazoi ezberdinengatik:
- Aurrekontuan aurreikusita ez zeuden dirulaguntza garrantzitsuak lortu dira, bai Gipuzkoako Foru Aldunditik, bai Eusko Jaurlaritzako departamentu ezberdinetatik.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik funtzionamendu arrunterako jasotzen den Foru Funtsaren likidazio Udalaren aldekoa izan da.
- Argi eta gas-horniduretarako urteko gastuak aurreikusitako kopuruen azpitik gelditu dira.
- Aurreko urteetako aurrezki metatua dago.
Hori horrela, Udal Gobernuak 2023ko aurrekontu-proiektuan aurreikusita zituen proiektuak aktibatzeko erabakia hartu du.
Hurrengo asteertan aktibatuko diren proiektuak ondorengoak dira, besteak beste:
- Etxaburuetako orubean ur-parkea.
- Kirol jarduerak burutzeko kirol material berria.
- Kalebarren 24ko eraikinaren desjabetza.
- Udal webgunearen eguneraketa.
- Presen inguruko azterlana, Aranzadiren eskutik.
- Futbol zelaiko kirol materiala gordetzeko biltegi berria.
- SAPAko lautadan euri-urek eragiten dituzten putzuak bideratzeko lanak.
Guztira martxan ipiniko diren proiektuek 248.500 eurotako zenbatekoa suposatzen dute.