Argiztapen-sistema berria Ezoziko futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mar. 16a, 08:46

Soraluzeko Udalak futbol zelaiko argiztapen-sistema aldatu du aste honetan, energia kontsumoa murrizteko helburuarekin; lanek 57.721,61 euroko inbertsioa suposatu dute.

Eraikin publikoetan energia kontsumoa murrizteko asmoz Soraluzeko Udalak azken urteetan aurrera daraman dinamikarekin jarraituz, futbol zelaiko argiztapen-sistema zaharberritu da.

Futbol zelaian 4 argi-dorre daude. Orain artean, dorre bakoitzak 6 proiektore zituen, eta proiektore bakoitzak 2000W kontsumitzen zituen, kontsumoa, beraz, 48.000W-koa zelarik.

Orain, ordea, led sistemako argztapen-instalazio berriarekin, torre bakoitzean 600Wko 5 proiektore ezarri dira, modu horretan kontsumo osoa 12.000W izango delarik, 36.000W-ko aurrezkiarekin.

Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duen bezala “Udalak beste pauso garrantzitsu bat ematen du, kasu honetan, futbol zelaiko argiteria sistema zaharberrituz, eraikin publikoetako energia kontsumoa murrizteko helburuarekin.”

Lanak Laibi S.L elektrizitate enpresak burutu ditu, udalak guztira 57.721,61€ ko inbertsioa gauzatu duelarik.