Liburutegi-zerbitzua baloratzeko inkesta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mar. 9a, 08:58

Soraluzeko Udal Liburutegiak gogobetetze-inkesta zabaldu du, erabiltzaileek zerbitzuari buruz duten iritzia ezagutzeko helburuarekin; martxoaren 31ra arte erantzun daiteke.

Soraluzeko Udala hausnarketa-prozesua ari da egiten egun hauetan liburutegiak eman beharreko zerbitzuaz.

Eskaintzen dituen zerbitzuak, ordutegia, egutegia eta bestelako hainbat alderdi baloratzea da asmoa, ahal den neurrian zerbitzua hobetzeko.

Hori horrela, herritarrek eta, batez ere, ohiko erabiltzaileek zerbitzuaz duten iritzia ere ezagutzea nahi da eta, horretarako, gogobetetze-inkesta prestatu eta zabaldu du.

Inkestak online zein liburutegian bertan bete ahal izango dira, martxoaren 31ra arte.

Ondorengo loturan bete daiteke inkesta: https://forms.gle/97qhzu5pcREjsKra7

Udalak iritzia ematera gonbidatu ditu herritarrak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.