Mugikorra erabiltzen ikasteko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ots. 28a, 09:41

Udalak eta Itxaropena Jubilatuen Etxeak bultzatzen duten Esperientziaren Gelak antolatuta, "Telefono mugikorraren erabilera" izeneko tailer praktikoa eskainiko da martxoaren 15ean.

Soraluzeko Esperientziaren Gelak antolatutako jardueren barruan, "Teknologia berriak, telefono mugikorraren erabilera" izeneko tailerra eskainiko du martxoaren 15ean, asteazkena, 17:00etatik 18:30era, Bizipoz elkarteak.

Bizipoz gizarte-ekimeneko kooperatiba da, eta zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzen duten programen bidez adinekoen ahalduntzea sustatzen du.

Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Saileko arduradunak azaldu duenez, "tailer honen helburua teknologia berriak Soraluzeko adinekoei hurbiltzea da, telefono mugikorraren erabilerari buruz izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko".

Tailer honetan parte hartuko duten pertsonen kopurua 15 pertsonara mugatuko da, eraginkortasun-arrazoiengatik, eta gaztelaniaz emango da.

Interesa dutenek Itxaropena Jubilatuen Etxeko bulegoan eman beharko dute izena astearte eta ostegunetan 11:00etatik 12:00etara. Izen-ematea otsailaren 23an (osteguna) hasi eta martxoaren 9an (osteguna) amaituko da.

Izen-emate kopurua plaza kopurua (15) baino handiagoa balitz, parte-hartzaileen aukeraketa izen-emate ordena zorrotzaren arabera egingo litzateke, eta inskribatutako pertsona kopuruaren arabera, tailerraren beste saio bat antolatzeko aukera baloratuko litzateke.