Herritarren joan etorriak arindu eta oinezkoen irisgarritasuna bermatzeko asmoarekin, eta bertako bizilagunek eskatuta, 66 metroko eskudel bikoitza ipini berri du Udalak frontoia eta Alejandro Calonge auzunea lotzen dituen aldapan.
Iker aldazabal alkateak adierazi duen bezala “ Eliza atzealdean dagoen malda handia kontutan izanda, eta bizilagunen eskariari erantzunez, eskudel berria ipini dugu, oinezkoen joan etorriak arintzeko amoz”.
Lanak Solberg S.L enpresak burutu ditu eta udalak 2.954,82 eurotako inbertsioa egin du.