Dena prest Aratusteei hasiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ots. 17a, 08:39

Gaztetxoan Euskal Aratusteen kalejiran.

Hiru eguneko Aratuste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek; euskal aratosteak, mozorro-lehiaketa eta haurren dantza-erakustaldia dira ekintzarik esanguratsuenak.

Gaur, bihar eta asteartean ospatuko dira aurten Soraluzeko Aratosteak.

Jaiak Euskal Aratuste Egunarekin hasiko dira, gaur, ostirala; bihar, larunbata, mozorro-lehiaketa egingo da eta, asteartean, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, "Lisker" eta "Joselu Anayak" taldeen kontzertuekin eta "Sutan" txarangaren kalejirarekin.

Hauxe da aurtengo Aratoste Jaietako egitaraua, egunez-egun:

OTSAILAK 17, OSTIRALA

EUSKAL ARATOSTEAK

  • Haurren desfilea eta dantzak, 15:30ean, ikastetxetik Zubi Nagusira.
  • Txokolate-jana, 16:30ean, Kontzejupean.
  • Dantzariak kalez-kale, 18:00etan, herrigunean.

OTSAILAK 18, LARUNBATA

ARATOSTEETAKO ZAPATUA

  • Photocall-aren irekiera, 13:00etan, Kontzejupean.
  • "Sutan" txaranga, 13:00etan, herrigunean.
  • Dantzaldia, "Lisker" taldearekin, 18:00etan, karpan.

OTSAILAK 21, ASTEARTEA

ARATOSTEETAKO MARTITZENA

  • Dantza-erakustaldia, 17:00etan, kiroldegian.
  • Gaitero eta buruhandiak, 17:45ean, herrigunean.
  • Dantzaldia "Joselu Anayak" taldearekin, 18:15ean, karpan.
  • Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, 20:00etan, karpan.