Muskiritzuko zuhaitz landaketen bideoa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ots. 16a, 09:15

Foru Aldundiak eta Udalak izenpetutako hitzarmenari esker bertakoak diren 1.880 zuhaitz landatu dira Muskiritzuko eremu degradatua berreskuratzeko; landatze-prozesua bideoan jaso da.

2022ko azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak eta Soraluzeko udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Ipiñarrietako ingurunean ekologia hobetzeko, Muskiritzuren hego magalean, hiru lursailak lehengoratu eta naturalizatzeko. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 33.800,38 euro bideratuko zituen landaketak egiteko.

Jarduera honek hainbat helburu ditu: batetik, baso autoktonoa bultzatzea, horri lotutako florarekin eta faunarekin batera, 1.880 zuhaitz autoktono landatuta; bestetik, lurzoruaren babes funtzioa handitzea kalitatezko eta denboran irauteko moduko landare estalkia jarrita; eta, azkenik, klima aldaketaren aurka borrokatzea, hala eragina arintzeari nola klima aldaketaren eraginera egokitzeko gaitasuna hobetzeari dagokienez.

Iker Aldazabal Alkateak adierazi duen bezala “Zuhaitz landaketa hauek, orain arte pinudiak zeuden lur sailetan egin dira beste urrats garrantzitsu bat suposatzen dutelarik, Muskiritzuko natura-eremua lehengoratzeko eta biodibertsitatea eta bertako espezieak berreskuratzeko”.

Urban Klima 2050 proiektuaren baitan

Lehengoratze lan hauek burutu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak eremu degradatuak berreskuratu eta leheneratzeko eta azpiegitura berdeak hobetzeko jarduera eta proiektuetarako dirulaguntzaren baitan. Horrez gain, Aldundia ‹Urban Klima 2050› proiektuaren baitan 20 erakunde biltzen dituen euskal partzuergoko kide da. Proiektu hori Europar Batasunak onartu zuen klima aldaketa arindu eta haren ondorioetara egokitzeko proiektu integratuen arean, helburu duelarik, besteak beste, lurralde mailan estrategia klimatikoak katalizatzea.

Bideoa

Arestian aipatutako landatze-prozesua bideoan jaso da.

Bideo hemen dago ikusgai: