Traktore gidaria kontratatzeko lan-eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ots. 15a, 14:36
Traktore gidaria kontratateko lan-eskaintza egin du Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak (Debemen); aldibaterako kontratua eskaintzen da, 3 hilabetez, jardunaldi osoan.
 

Traktorearekin landa bideen mantenuaz arduratzeko eta peoi lan ezberdinak egiteko pertsona bat kontratzeko premia dauka Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak.

EGINKIZUNAK

Traktorearekin Debarreneko eskualdeko landa bideen mantenua eta balioanitzeko peoi lanak egitea.

EZINBESTEKO BALDINTZAK:

  • B motako gidabaimena.
  • Traktorea edo makina exkabadora erabiltzen 3 urteko esperientzia.

BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Mekanika edo mantenimendu titulua edo justifikatutako ezagutza.
  • Euskara ezagutza.
  • C1 motako gidabailmena.
  • Eskualdekoa izatea.

KONTRATUAREN EZAUGARRIAK:

  • Aldibaterako kontratua eskaintzen da, 3 hilabetekoa, jardunaldi osoa.
  • Hileko soldata gordina gutxi gorabehera: 1860 euro
  • Hasteko aurreikusitako data: 2023/06/01

Informazioa eta izen-ematea ondorengo loturan:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/of_detalle_oferta_trabajo?LG=E&IDRG=162023001919&CTRG=1&ORGN=