Urtarrilean egin duen euri eta elurra dela eta, udal brigadako langileak eta Debemenekoak landa guneko errepideetako lur-jausi eta elurra kentzeko lanetan aritu dira.
Soraluzeko Udalak eta DEBEMENek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea) duten hitzarmenari esker, udalerriko landa guneetako errepideetako lurra eta elurra garbitzen aritu da Debemeneko makina.
Guztira hiru egunetan aritu da elurra kentzeko makina landa guneko errepideak garbitzen aurtengo neguan, elurra kentzen urtarrilaren 18, 19 eta 24an eta lur-jausiak erretiratzen urtarrilaren 17a eta otsailaren 7a. Beharginek eta elurra kentzeko makinak 38,5 ordu eman dituzte zeregin hauetan.
Lan hauen kostua 2.494,84 eurokoa izan da (BEZ-a barne).