2023-2024 ikasturteko aurrematrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ots. 10a, 12:08

Otsailaren 13an zabalduko da datorren ikasturtean eskolaratu nahi duten haurrentzako aurrre matrikulazio-epea; interesdunek ikastetxean egin behar dute izen ematea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak otsailaren 13tik 24ra irekiko du datorren 2023-2024 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko Agindua argitaratu du astearte honetan. Agindu horren bidez, eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira, eta ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen dira.

Ikastetxe berean (Soraluzeko ikastetxe publiko biek ikastetxe bakarra osatzen dute) maila eta etapa desberdinetan ikasketekin jarraitzea automatikoki bermatuko da, eta, beraz, ez da onarpen-eskaerarik beharko, salbu eta 2 urteko gela batean ez bada.

Edozein argibidetarako ikastetxearekin jarri behar da harremanetan:

Plaentxi HLHI

Estaziño kalea, 11

943752528