Aratosteetako dantza-erakustaldia otsailaren 21ean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko urt. 24a, 09:33

Dantza erakustaldia antolatu du Kultura Batzordeak aratosteetako egitarauaren barruan; azken urteetan bezala, erakustaldia antolatzeko laguntza eskatu zaie gurasoei.

Pandemia etorri artean dantza edo koreografia erakustaldia antolatu izan du Udaleko Kultura Batzordeak aratoste jaietako martitzenean.

Aurtengo ere, behin COVIDagatiko murrizketak amaituta, erakustaldia antolatzea erabaki du Udaleko Kultura Batzordeak.

Erakustaldia otsailaren 21ean egingo da, asteartea, arratsaldeko 5etan, kiroldegiko pilotalekuan.

Izena emateko epea gaur zabaldu eta ostiralean amaituko da eta ikastetxean egin beharko da, antolatzaileek horretarako prestatutako inprimakiak erabilita.

Taldeen antolaketaz guraso bolondresak arduratzen direnez, talde batek parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da taldeak guraso arduradunen bat izendatzea.

Antolaketa-lanetan aritzeko prest leudekeen gurasoek ondorengo loturan eman dezakete izena: https://forms.gle/hbcpBUsxPfDF3EbMA

Erakustaldiaren nondik-norakoez zehaztasun gehiago emate aldera, gurasoentzako bilera egingo da asteazken honetan, urtarrilak 25, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.